viernes, 19 de octubre de 2012

UMEAK SUKALDARI - MADALENAK

Hain ezagunak zaizkigun arratsalde euritsuak gero eta sarriago biziko ditugu urtearen garai honetan. Hona hemen umeekin etxearen gozotasunean primeran pasatzeko aukera bat, sukadaritza.

Hurrengo errezeta hain da erraza eta azkarra, ezen ezinegokiagoa dela umeekin batera egiteko. Haurrak txikitatik gurekin sukaldean sartzea oso egokia da, pixkanaka sukaldatzeko interesa sortarazten badiegu,  elikadura orekatu baten garrantziaz jabetuko dira. Gainera, nerabezaroan gogoa izango dute beraien bazkaria prestatzeko horrek ematen dien autonomiaz gozatuz.

familia sukaldean
Ez ahaztu azaldu behar diegula nola erabiltzen den labea eta dauden arriskuak, egon zaitezte beti umeekin sukaldean diharduten bitartean.

OSAGAIAK
4 goilarakada handi irin.
2 goilarakada handi Cola-cao.
3 goilarakada azukre.
Arraultza bat.
3 goilarakada handi esne.
3 goilarakada handi olio.
Txokolate pixka bat zatituta.

EGITEKO ERA
Osagaiak aipatu ditudan ordenean ontzi batean nahasten dira. Ore hau madalenak egiteko molde berezietan bota, bete barik; eta gero, mikrouhin labean sartu 3 minutuz. Guztiak batera sartu behar dira.

Normalean egun berean jango dituzue, baina horrela ez bada, gorde ondo itxita dagoen kutxa batean  lehortu ez daitezen.

Erreza izan da ezta?